IZARRAKO 3.MAILA


Kaixo guztioi:

3.mailako ikasleak gara eta egiten ditugun lanak zuei aurkezten saiatuko gara eta hainbat informazio eskainiko dizuegu.

Zerbait gehitu nahi izanez gero, egizu beldurrik gabe.Zure laguntza eskertuko dugu.

jueves, 2 de septiembre de 2010

URTEBETETZEA

Aupa Zunbeltz:
Irailaren batean ez nuen interneten sartzeko astirik izan nire laneko lehen eguna izan baitzen eta oso lanpetuta ibili nintzen. ZORIOOOOOOOOOOOOOOOONAK! Hitz honek ere baditu "O" asko txisteko hitzak bezala,eh? Gogoratzen duzu goooooooooooooooool zuk kontatutako txistea Josu eta Xabierrekin? Nik behintzat bai. Bueno bukatu ondo oporrak eta ondo hasi 4.maila.

martes, 17 de agosto de 2010

URTEBETETZEA

Aupa Nahia:
Nahiz eta gaur oraindik 17izan, zure urtebetetzea 19an izango da eta ni oporretan egongo naizenez gaur idatziko dut hau zuretzat.
Zure urtebetetze egunean oso ondo pasatzea espero dut.
ZORIOOOOOOOOOOOOOOOONAK, BIHOTZ-BIHOTZEZ!

martes, 10 de agosto de 2010

URTEBETETZEA

Aupa Anartz:
Gaur arte ezin izan dut konektatu baina ez nago ahaztuta, abuztuaren 8an zure urtebetetzea izan zen; zorionak bihotz-bihotzez.
Oraindik opor pila geratzen zaizue,eh? Disfrutatu

miércoles, 30 de junio de 2010

AGURRA

Berriro etorriko balitz lehenengo lekualdatzea,
errepikatuko nuke Izarra Herri Eskola
urte asko egin ditugu elkarrekin uztartuta
egunero-egunero: euria, hotza eta elurra.
Lankide jator asko ta giro atsegina beti
harrera ona izan nuen etorritako egunetik
egun latzak ere pasa izan ditugu batera
betirako bihotzean denok zaituztet gordeta.

6.MAILAKO AGURRA




Aupa guztioi:
Hemen dituzue 6.mailako agurrean ateratako argazki batzuk.
Ondo segi.

viernes, 25 de junio de 2010

OPORRAK

Zein ondo zaudeten, ezta?
Oporrak hasi berriak dituzue eta atzo gainera urtebetetzeen ospakizuna.Ziur nago ondo pasatu zenutela.Oso berandu heldu nintzen Gasteizera eta ezin izan nintzen heldu ospakizunera.
Bueno orain badakizue egunero apurtxo bat egitea komeni zaizuela eta gainerako denboran ez ahaztu: OPORRETAN ZAUDETE ETA DISFRUTATU

viernes, 28 de mayo de 2010

GAIZKA TOKERO


Beste egunean Tokero egon zen gure artean. Berarekin argazki batzuk atera genituen eta herri kiroletan parte hartu genuen.
Oso urduri egon ginen guztiok baina goiz polita pasatu genuen.

viernes, 14 de mayo de 2010

JAUNARTZEA

Aupa lagunok:
Igandea oso egun berezia da batzuentzat jaunartzea egin behar duzuelako. Bertan familia eta lagunekin elkartuko zarete eta oso egun polita pasatzea espero dut.
Besteok ere egun ona pasa dezazuela, merezi duzue eta!
Lan bikaina egin duzue arnasketarekin!
Ez ahaztu astelehenean txokolatezko batidoa edango duzuela.
Ordurarte

domingo, 2 de mayo de 2010

AMAREN EGUNA

Betidanik izan dut gustuko abesti hau. Gaur ama guztiei dedikatzea gustatuko litzaidake:

Amaren bularra
haurraren janari,
haurraren negarra
beti hunkigarri;
baratz honen erdian
goseak nago ni,
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.

Zure bular politak
zerrien jostailu,
edertasunak kontuz
gorderik behar du;
zaude isilik, haurra!
ez egin negarrik,
munduak ez du-eta
malkoen beharrik.

Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.

Amaren bularra
haurraren janari,
aterpe samur hontan
lo hartu nahi dut nik.

viernes, 30 de abril de 2010

URTEBETETZEAK

Kaixo Adrian:
Mila aldiz ZORIONAK zure urtebetetze egun polit honetan. Oso ondo pasatzea espero dut.
Datorren astelehenean ikusiko dugu elkar.
Musu asko

miércoles, 28 de abril de 2010

URTEBETETZEAK

Aupa Diana:
Zer moduz egun zoragarri honetan? Hain gogotxu espero zenuen egun zoragarri hau heldu da. ZORIONAK!
Oso ondo pasatzea espero dut zure familiarekin batera.
Musu ugari zuretzat.
Datorren astelenerarte.

martes, 6 de abril de 2010

URTEBETETZEA

ZORIOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOONAK!!!!!!!!!
Aupa Maite:
Badakit oso ondo pasatuko zenuela atzo zure urtebetetzean , musu asko jaso nire partez ere.Ondo bukatu oporrak Peñiscolan.
Bueltan ikusiko dugu elkar.

sábado, 3 de abril de 2010

AURORA BOREALA

Hemen duzue aurora borealari buruzko bideo harrigarri bat.

viernes, 2 de abril de 2010

URTEBETETZEAK

ZORIOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOONAK!!!!!!!!!
Aupa Beñat eta Markel:
Ondo pasa zuen egun zoragarri honetan eta oporretan ere.
Bueltan ikusiko dugu elkar.

miércoles, 31 de marzo de 2010

miércoles, 10 de marzo de 2010

ZORIONAK

Aupa Elena:
Zer moduz zaude?
Atzo, igandea, zure urtebetetzea izan zen eta suposatzen dut egun zoragarri bat pasatu zenuela zure lagun eta familia artean.
Berehala elkartuko naiz zuekin berriro ere. Euskara ikastaroa bukatzear dago eta berriro ere Izarrara itzuli beharko dut: txanela, matematika, ingelesa...
Ondo al zabiltzate eskolatik? Hala espero dut.
Ondo segi eta laster arte.

domingo, 21 de febrero de 2010

TXINATAR ESAERA ZAHARRAK

EA GOGOKO DITUZUEN ESAERA TXINATAR HAUEK:
"10.000 kilometroko bidaia bat urrats bakarrarekin hasten da."
"Arazo batek irtenbidea badu, ez dago kezkatu beharrik. Irtenbiderik ez badu, kezkatzeak ez du ezertarako balio."
"Besteen onerako ari dena bere onerako ari da."
"Errazagoa da zerbait nola egiten den jakitea, egitea baino."
"Hobe da atzera itzultzea bidean galtzea baino."

INAUTERIAK

Kaixo lagunak:
Zer moduz pasatu zenuten inauterietako jaialdian?
Ondo espero dut. Etortzekoa nintzen orain dela bi aste baina oraingoan ezinezkoa nuen.Zertaz mozorrotu zineten? Argazkiak ikustea ere asko gustatuko litzaidake. Bidaltzen badizkidazue blogean sartuko ditut.
Ez didazue ezer kontatzen, eh? Ni ez nintzen mozorrotu baina nire seme-alabak bai, bata punk-i eta bestea marrubizko tartaz.
Beno zuen berrien zain geratzen naiz.
Laster arte.
TXINAKO HARRESIARI BURUZKO BIDEO TXIKI BAT IKUSI NAHI BADUZU SAKATU HEMEN

lunes, 8 de febrero de 2010

TXINATARRAK ETA FUTBOLA

Txinatarrak Realera etortzea ez da hain harrigarria. Azken batean, eurek asmatu zuten futbola. Bai, badakit ingelesei zor diegula gaurko futbol modernoa, baina, aurrekariei begiratu bat emanez gero, hortxe agertuko zaizkigu txinatarrak. Bide batez, beraiei zor dizkiegu mendebaldearen garapenean giltzarri izan diren asmakizunetako asko, iparrorratza, bolbora, papera edota inprenta, kasu. Bada, aipatu hauei futbola gehitu behar zaie.

Antza denez, duela 2300 urteko Txina zaharrean cuju izeneko joko batekin entretenitzen hasi ziren. Mandarineraz, «pilota bati ostikoak jotzea» esan nahi omen du hitzak, cuju-k alegia. Hamarnako bi taldetan banatzen ziren jokalariak eta, hankak erabiliz, larruzko pilota bat sartzen saiatzen ziren sare baten zulotik, gehienetan altuera jakin batean jarrita zegoena. Song dinastian oso joko ezaguna izan zen cujua, hala gortean nola kalean jokatzeraino. Orduantxe sortu zen lehenbiziko taldea, yuanshe izenekoa. Orduko cuju jokalariek bazuten gaurko futbol jokalariekin antzik. Fitxaketak ere baziren, gaurkoak baino korapilatsuagoak. Batetik, formulario piloa bete behar zen jokalarien datuekin; bestetik, gaitasun froga bat ere egiten zitzaien cujunautei: gutxienez 100 takada jo behar zizkioten baloiari lurra jo aurretik.

lunes, 1 de febrero de 2010

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kaixo guztioi:
Ni naiz berriro ere, Itziar . Zuetaz asko gogoratzen naiz baina lanpetuta nabil eta askotan eguna joaten zait konturatu orduko.
Aizu, Amalur! Badakit zure urtebetetzea pasatu zela pasaden astean, urtarrilak 27, eta deitu ere egin nuen eskolara errekreo orduan, baina ez dakit ordu desegokia zen edo zer zeren inork ez zidan hartu.Nerea zurea ere badator , datorren otsailak 7an, eh? Zorionak zuri ere.
Gustatuko litzaidake zuen berri izatea.
Musu asko guztioi.
Gogoan zaituztet
Laster arte.
Besarkada handi bat guztioi

domingo, 24 de enero de 2010

martes, 19 de enero de 2010

ZENTZUMENAK BEREIZTEKO ARIKETA
Ariketa dibertigarri honen bidez zentzumenak bereiztuko dituzu. Horretarako klikatu hemen.