IZARRAKO 3.MAILA


Kaixo guztioi:

3.mailako ikasleak gara eta egiten ditugun lanak zuei aurkezten saiatuko gara eta hainbat informazio eskainiko dizuegu.

Zerbait gehitu nahi izanez gero, egizu beldurrik gabe.Zure laguntza eskertuko dugu.

jueves, 2 de septiembre de 2010

URTEBETETZEA

Aupa Zunbeltz:
Irailaren batean ez nuen interneten sartzeko astirik izan nire laneko lehen eguna izan baitzen eta oso lanpetuta ibili nintzen. ZORIOOOOOOOOOOOOOOOONAK! Hitz honek ere baditu "O" asko txisteko hitzak bezala,eh? Gogoratzen duzu goooooooooooooooool zuk kontatutako txistea Josu eta Xabierrekin? Nik behintzat bai. Bueno bukatu ondo oporrak eta ondo hasi 4.maila.

martes, 17 de agosto de 2010

URTEBETETZEA

Aupa Nahia:
Nahiz eta gaur oraindik 17izan, zure urtebetetzea 19an izango da eta ni oporretan egongo naizenez gaur idatziko dut hau zuretzat.
Zure urtebetetze egunean oso ondo pasatzea espero dut.
ZORIOOOOOOOOOOOOOOOONAK, BIHOTZ-BIHOTZEZ!

martes, 10 de agosto de 2010

URTEBETETZEA

Aupa Anartz:
Gaur arte ezin izan dut konektatu baina ez nago ahaztuta, abuztuaren 8an zure urtebetetzea izan zen; zorionak bihotz-bihotzez.
Oraindik opor pila geratzen zaizue,eh? Disfrutatu

miƩrcoles, 30 de junio de 2010

AGURRA

Berriro etorriko balitz lehenengo lekualdatzea,
errepikatuko nuke Izarra Herri Eskola
urte asko egin ditugu elkarrekin uztartuta
egunero-egunero: euria, hotza eta elurra.
Lankide jator asko ta giro atsegina beti
harrera ona izan nuen etorritako egunetik
egun latzak ere pasa izan ditugu batera
betirako bihotzean denok zaituztet gordeta.

6.MAILAKO AGURRA




Aupa guztioi:
Hemen dituzue 6.mailako agurrean ateratako argazki batzuk.
Ondo segi.

viernes, 25 de junio de 2010

OPORRAK

Zein ondo zaudeten, ezta?
Oporrak hasi berriak dituzue eta atzo gainera urtebetetzeen ospakizuna.Ziur nago ondo pasatu zenutela.Oso berandu heldu nintzen Gasteizera eta ezin izan nintzen heldu ospakizunera.
Bueno orain badakizue egunero apurtxo bat egitea komeni zaizuela eta gainerako denboran ez ahaztu: OPORRETAN ZAUDETE ETA DISFRUTATU

viernes, 28 de mayo de 2010

GAIZKA TOKERO


Beste egunean Tokero egon zen gure artean. Berarekin argazki batzuk atera genituen eta herri kiroletan parte hartu genuen.
Oso urduri egon ginen guztiok baina goiz polita pasatu genuen.