IZARRAKO 3.MAILA


Kaixo guztioi:

3.mailako ikasleak gara eta egiten ditugun lanak zuei aurkezten saiatuko gara eta hainbat informazio eskainiko dizuegu.

Zerbait gehitu nahi izanez gero, egizu beldurrik gabe.Zure laguntza eskertuko dugu.

viernes, 28 de mayo de 2010

GAIZKA TOKERO


Beste egunean Tokero egon zen gure artean. Berarekin argazki batzuk atera genituen eta herri kiroletan parte hartu genuen.
Oso urduri egon ginen guztiok baina goiz polita pasatu genuen.

viernes, 14 de mayo de 2010

JAUNARTZEA

Aupa lagunok:
Igandea oso egun berezia da batzuentzat jaunartzea egin behar duzuelako. Bertan familia eta lagunekin elkartuko zarete eta oso egun polita pasatzea espero dut.
Besteok ere egun ona pasa dezazuela, merezi duzue eta!
Lan bikaina egin duzue arnasketarekin!
Ez ahaztu astelehenean txokolatezko batidoa edango duzuela.
Ordurarte

domingo, 2 de mayo de 2010

AMAREN EGUNA

Betidanik izan dut gustuko abesti hau. Gaur ama guztiei dedikatzea gustatuko litzaidake:

Amaren bularra
haurraren janari,
haurraren negarra
beti hunkigarri;
baratz honen erdian
goseak nago ni,
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.

Zure bular politak
zerrien jostailu,
edertasunak kontuz
gorderik behar du;
zaude isilik, haurra!
ez egin negarrik,
munduak ez du-eta
malkoen beharrik.

Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.

Amaren bularra
haurraren janari,
aterpe samur hontan
lo hartu nahi dut nik.