IZARRAKO 3.MAILA


Kaixo guztioi:

3.mailako ikasleak gara eta egiten ditugun lanak zuei aurkezten saiatuko gara eta hainbat informazio eskainiko dizuegu.

Zerbait gehitu nahi izanez gero, egizu beldurrik gabe.Zure laguntza eskertuko dugu.

miércoles, 30 de junio de 2010

AGURRA

Berriro etorriko balitz lehenengo lekualdatzea,
errepikatuko nuke Izarra Herri Eskola
urte asko egin ditugu elkarrekin uztartuta
egunero-egunero: euria, hotza eta elurra.
Lankide jator asko ta giro atsegina beti
harrera ona izan nuen etorritako egunetik
egun latzak ere pasa izan ditugu batera
betirako bihotzean denok zaituztet gordeta.

6.MAILAKO AGURRA




Aupa guztioi:
Hemen dituzue 6.mailako agurrean ateratako argazki batzuk.
Ondo segi.

viernes, 25 de junio de 2010

OPORRAK

Zein ondo zaudeten, ezta?
Oporrak hasi berriak dituzue eta atzo gainera urtebetetzeen ospakizuna.Ziur nago ondo pasatu zenutela.Oso berandu heldu nintzen Gasteizera eta ezin izan nintzen heldu ospakizunera.
Bueno orain badakizue egunero apurtxo bat egitea komeni zaizuela eta gainerako denboran ez ahaztu: OPORRETAN ZAUDETE ETA DISFRUTATU