IZARRAKO 3.MAILA


Kaixo guztioi:

3.mailako ikasleak gara eta egiten ditugun lanak zuei aurkezten saiatuko gara eta hainbat informazio eskainiko dizuegu.

Zerbait gehitu nahi izanez gero, egizu beldurrik gabe.Zure laguntza eskertuko dugu.

domingo, 21 de febrero de 2010

TXINATAR ESAERA ZAHARRAK

EA GOGOKO DITUZUEN ESAERA TXINATAR HAUEK:
"10.000 kilometroko bidaia bat urrats bakarrarekin hasten da."
"Arazo batek irtenbidea badu, ez dago kezkatu beharrik. Irtenbiderik ez badu, kezkatzeak ez du ezertarako balio."
"Besteen onerako ari dena bere onerako ari da."
"Errazagoa da zerbait nola egiten den jakitea, egitea baino."
"Hobe da atzera itzultzea bidean galtzea baino."

INAUTERIAK

Kaixo lagunak:
Zer moduz pasatu zenuten inauterietako jaialdian?
Ondo espero dut. Etortzekoa nintzen orain dela bi aste baina oraingoan ezinezkoa nuen.Zertaz mozorrotu zineten? Argazkiak ikustea ere asko gustatuko litzaidake. Bidaltzen badizkidazue blogean sartuko ditut.
Ez didazue ezer kontatzen, eh? Ni ez nintzen mozorrotu baina nire seme-alabak bai, bata punk-i eta bestea marrubizko tartaz.
Beno zuen berrien zain geratzen naiz.
Laster arte.
TXINAKO HARRESIARI BURUZKO BIDEO TXIKI BAT IKUSI NAHI BADUZU SAKATU HEMEN

lunes, 8 de febrero de 2010

TXINATARRAK ETA FUTBOLA

Txinatarrak Realera etortzea ez da hain harrigarria. Azken batean, eurek asmatu zuten futbola. Bai, badakit ingelesei zor diegula gaurko futbol modernoa, baina, aurrekariei begiratu bat emanez gero, hortxe agertuko zaizkigu txinatarrak. Bide batez, beraiei zor dizkiegu mendebaldearen garapenean giltzarri izan diren asmakizunetako asko, iparrorratza, bolbora, papera edota inprenta, kasu. Bada, aipatu hauei futbola gehitu behar zaie.

Antza denez, duela 2300 urteko Txina zaharrean cuju izeneko joko batekin entretenitzen hasi ziren. Mandarineraz, «pilota bati ostikoak jotzea» esan nahi omen du hitzak, cuju-k alegia. Hamarnako bi taldetan banatzen ziren jokalariak eta, hankak erabiliz, larruzko pilota bat sartzen saiatzen ziren sare baten zulotik, gehienetan altuera jakin batean jarrita zegoena. Song dinastian oso joko ezaguna izan zen cujua, hala gortean nola kalean jokatzeraino. Orduantxe sortu zen lehenbiziko taldea, yuanshe izenekoa. Orduko cuju jokalariek bazuten gaurko futbol jokalariekin antzik. Fitxaketak ere baziren, gaurkoak baino korapilatsuagoak. Batetik, formulario piloa bete behar zen jokalarien datuekin; bestetik, gaitasun froga bat ere egiten zitzaien cujunautei: gutxienez 100 takada jo behar zizkioten baloiari lurra jo aurretik.

lunes, 1 de febrero de 2010

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kaixo guztioi:
Ni naiz berriro ere, Itziar . Zuetaz asko gogoratzen naiz baina lanpetuta nabil eta askotan eguna joaten zait konturatu orduko.
Aizu, Amalur! Badakit zure urtebetetzea pasatu zela pasaden astean, urtarrilak 27, eta deitu ere egin nuen eskolara errekreo orduan, baina ez dakit ordu desegokia zen edo zer zeren inork ez zidan hartu.Nerea zurea ere badator , datorren otsailak 7an, eh? Zorionak zuri ere.
Gustatuko litzaidake zuen berri izatea.
Musu asko guztioi.
Gogoan zaituztet
Laster arte.
Besarkada handi bat guztioi