IZARRAKO 3.MAILA


Kaixo guztioi:

3.mailako ikasleak gara eta egiten ditugun lanak zuei aurkezten saiatuko gara eta hainbat informazio eskainiko dizuegu.

Zerbait gehitu nahi izanez gero, egizu beldurrik gabe.Zure laguntza eskertuko dugu.

lunes, 8 de febrero de 2010

TXINATARRAK ETA FUTBOLA

Txinatarrak Realera etortzea ez da hain harrigarria. Azken batean, eurek asmatu zuten futbola. Bai, badakit ingelesei zor diegula gaurko futbol modernoa, baina, aurrekariei begiratu bat emanez gero, hortxe agertuko zaizkigu txinatarrak. Bide batez, beraiei zor dizkiegu mendebaldearen garapenean giltzarri izan diren asmakizunetako asko, iparrorratza, bolbora, papera edota inprenta, kasu. Bada, aipatu hauei futbola gehitu behar zaie.

Antza denez, duela 2300 urteko Txina zaharrean cuju izeneko joko batekin entretenitzen hasi ziren. Mandarineraz, «pilota bati ostikoak jotzea» esan nahi omen du hitzak, cuju-k alegia. Hamarnako bi taldetan banatzen ziren jokalariak eta, hankak erabiliz, larruzko pilota bat sartzen saiatzen ziren sare baten zulotik, gehienetan altuera jakin batean jarrita zegoena. Song dinastian oso joko ezaguna izan zen cujua, hala gortean nola kalean jokatzeraino. Orduantxe sortu zen lehenbiziko taldea, yuanshe izenekoa. Orduko cuju jokalariek bazuten gaurko futbol jokalariekin antzik. Fitxaketak ere baziren, gaurkoak baino korapilatsuagoak. Batetik, formulario piloa bete behar zen jokalarien datuekin; bestetik, gaitasun froga bat ere egiten zitzaien cujunautei: gutxienez 100 takada jo behar zizkioten baloiari lurra jo aurretik.

3 comentarios:

  1. Kaixo Itziar! Elena naiz eta irakurri dut zure testua. Luzea da, baina enteratu naiz guztietaz. Nahi dut zu eskolara bueltatzea.
    Muxu bat. Agur

    ResponderEliminar
  2. Itziar, artikuluari esker enteratu naiz nondik datorren futbola.
    Artikulu hau luzea da, baina interesgarria ere bai.

    ResponderEliminar
  3. kaixo Itziar, irakurri dut zure testua oso luzea da baina oso interesgarria ere bai.Eskolara etortzea nahi dut.Musu bat agur.

    ResponderEliminar